Ast 28 Urr 2008
BIGARREN ESKUKO KIROL MATERIAL AZOKA
Posted by kirolak07 under Aurkezpena
Nahiz eta pasa den ikasturterako material azoka hau erdi martxan zegoen, 08-09 ikasturte hasierarako funtzionamendu osoan jarri dugu. Dakizuen bezala, Mondragon Unibertsitatearen web orrialdean, kirol zerbitzuaren atalean izango duzue aukera kirol material hori saldu, erosi edota trukatzeko.
Zerbitzu berri honen inguruan zuen iritzia behar dugu…
- Ideia ona iruditzen al zaizu etxean daukagun eta erabiltzen ez dugun kirol material hori saltzeko edo trukatzeko aukera ematea Unibertsitateak?
- Interesatzen zaizun kirol material hori ikusgai balego web orrialdean, erosiko zenuke?