Archive for Azaroa, 2008

Ostirala, Azaroa 21st, 2008

BOZKATU LOGOTIPO LEHIAKETAN

Hiru urtean behin, MUko Kirol Zerbitzuari Euskadiko Unibertsitate Kiroleko Txapelketa antolatzea egokitzen zaio eta txapelketa honetan erabiliko duen logotipoa lehiaketara ateratzen du. Lehiaketara aurkeztu diren logotipo guztiak http://www.mondragon.edu/kirolak/zer-egin-dezakegu/beste-batzuk webgunean izango dituzu ikusgai eta blog honetan gehien gustatu zaizun logotipoari bozkatzeko aukera izango duzu. Horretarako klikatu testu honen izenburuan eta utzi bertan zure bozka.
Informazio gehiago edo [...]

121 Comments » - Posted in Aurkezpena by kirolak07

Astelehena, Azaroa 17th, 2008

GEPko 30 IKASLE INGURU EGON DIRA GASTEIZEKO BI-BULTZ KARTINGEAN

Ikasturte hasieratik, GEPko 3 mutil talde animatu dira Gasteizko Bi-Bultz kartingera joaten eta bertan lagunekin  lehiatzeko aukera izan dute. Ikasleek bertan aritzeko Kirol Zerbitzutik laguntzak jasotzen dituzte, jarduera ezberdinak sustatzea Kirol Zerbitzuko helburutariko bat delako.
Egokia dirudizu jarduera ezberdinak sustatzea? Beste ekintzarik gustatzen zaizu?

No Comments » - Posted in Aurkezpena, GEP by kirolak07

Ostirala, Azaroa 14th, 2008

REAL MADRID vs REAL UNION

 
Azaroak 11, asteartea egun haundia izan zen Irundarrentzat. Real Union talde apalak,  Real Madrid taldeerraldoia kanporatu baitzuen Errege Kopan.
Han izan ziren M.U.ko BIDASOAko 20 bat zaletu bufanda eta guzti beraien taldea animatuz.
Ea hurrengo kanporaketa noren aurka jokatu behar duen.
AUPA REAL UNION!!!

No Comments » - Posted in Aurkezpena, EZF by kirolak07

Ostirala, Azaroa 14th, 2008

EZFko BARNE TXAPELKETA MARTXAN

EZFko ETEOko barne txapelketak martxan dira jadanik. Txapelketak bi txandatan banatuko dira. Banakako zein bikoteko txapelketak lehen fase batean eta talde kiroleko txapelketak bigarren fase batean.
Aurten izango ditugun txapelketak honako hauek dira:
1. Banaka zein bikoteko txapelketak:
- Esku Pilota
- Pala
- Tenis
- Squash
- Frontenis
2. Talde kirol txapelketak
- Areto futbola
- Saskibaloia 3×3

No Comments » - Posted in Aurkezpena by kirolak07

Ostirala, Azaroa 14th, 2008

DATORREN ASTEAN LOGOTIPO LEHIAKETA HASIKO DA!

Hiru urtean behin Euskadiko unibertsitate arteko kirol txapelketa antolatzea tokatzen zaio Mondragon Unibertsitaeari eta txapelketa horretarako logotipo bat behar da. Arrazoi horregatik logotipo lehiaketa bat zabaltzea erabaki dugu datorren astean hasi eta abenduaren 12a bitartean, badakigulako irudimen handiko artista ugari zaudetela unibertsitate honetan. Irabazlea saritua izango da 150€rekin eta gainera txapelketak bere logotipoa eramango du. [...]

No Comments » - Posted in Aurkezpena by kirolak07

Asteartea, Azaroa 11th, 2008

“MI-TXINA”, HUHEZIko ARETO FUTBOL MUTILEN GARAILEAK

Mondragon Unibertsitateak Eskoriatzan duen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI) jokatu den mutilen areto futbol txapelketan Mi-Txina taldea izan da 2008-2009 ikasturteko neguko barne txapelketako garailea. Aurten, hiru taldek hartu dute parte mutilen neguko txapelketa honetan eta gogor borrokatu behar izan dute garaipena lortzeko.
Honenbestean, Forum-en gastatzeko 30€ko bale bana emango die kirol zerbitzuak [...]

No Comments » - Posted in HUHEZI by kirolak07

Ostirala, Azaroa 7th, 2008

GOI ESKOLA POLITEKNIKAKO BARNE TXAPELKETAK 08/09

MU-ko fakultate handiena den Goi eskola politeknikoak aste honetan jarri ditu martxan barne txapelketak, eta urtero bezala lehia handia izango da bertan.
Nork eskuratuko du ordainsaria eta MU fakultate arteko txapelketan jokatzeko aukera?
Eman zure iritzia !

No Comments » - Posted in GEP by kirolak07

Asteazkena, Azaroa 5th, 2008

“THE KILLERS”, HUHEZIko ARETO FUTBOL NESKEN GARAILEAK

HUHEZI fakultatean jokatu den neguko barne txapelketako areto futbol nesken garailea “The Killers” taldea izan da joan zen asteartean “Krixpin”-i 0-5eko markagailuarekin garaitu ostean. Bi partidu nahikoa izan ditu barne txapelketa irabazteko. Lehenengoa 4-3 ko emaitzarekin justu-justuan garaitu zuen aurkaria baina bigarren partida aisa irabazi zuen. Honenbestean, Forum-en gastatzeko 30€ko bale bana emango die kirol [...]

No Comments » - Posted in Aurkezpena, HUHEZI by kirolak07