Ask 5 Aza 2008
“THE KILLERS”, HUHEZIko ARETO FUTBOL NESKEN GARAILEAK
Posted by kirolak07 under Aurkezpena, HUHEZI
HUHEZI fakultatean jokatu den neguko barne txapelketako areto futbol nesken garailea “The Killers” taldea izan da joan zen asteartean “Krixpin”-i 0-5eko markagailuarekin garaitu ostean. Bi partidu nahikoa izan ditu barne txapelketa irabazteko. Lehenengoa 4-3 ko emaitzarekin justu-justuan garaitu zuen aurkaria baina bigarren partida aisa irabazi zuen. Honenbestean, Forum-en gastatzeko 30€ko bale bana emango die kirol zerbitzuak garaileei edo bestela, kopuru berdinagatik afari bat.
Gainera, MU mailan Arrasate eta Oñatiko nesken areto futbol garaileen aurka jokatzeko aukera izango dute!
Zorionak THE KILLERS!!
Areto futbola neskak (artxiboko irudia)