Osl 14 Aza 2008
DATORREN ASTEAN LOGOTIPO LEHIAKETA HASIKO DA!
Posted by kirolak07 under Aurkezpena
Hiru urtean behin Euskadiko unibertsitate arteko kirol txapelketa antolatzea tokatzen zaio Mondragon Unibertsitaeari eta txapelketa horretarako logotipo bat behar da. Arrazoi horregatik logotipo lehiaketa bat zabaltzea erabaki dugu datorren astean hasi eta abenduaren 12a bitartean, badakigulako irudimen handiko artista ugari zaudetela unibertsitate honetan. Irabazlea saritua izango da 150€rekin eta gainera txapelketak bere logotipoa eramango du. Hau gutxi balitz, http://www.mondragon.edu/kirolak orrian ikusgai izango dituzu aurkeztuko diren logoak eta blog honetan berriz, gehien gustatu zaizunari bozkatzeko aukera.
150€ko saria nahi dituzu? ba parte hartu ezkero aukerak dituzu irabazteko! baina parte hartu ezean…zaila!
Animatu zaitez, saiatzeak pena merezi du eta!