Author Archive
Asteazkena, Urtarrila 7th, 2009
II. LOGOTIPO LEHIAKETAKO IRABAZLEA
Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizuegu IX. euskadiko unibertsitate kirol txapelketako II.logotipo lehiaketako irabazlea nor den esateko data pixkat berandutu zaigulako, baina jada badugu irabazlea. Erabakia hartzea asko kostatu zaigun arren, garailea 6. logotipoa izan da, “Elkarrekintzak indarra egiten du” izenburua daukana eta bere egilearentzat izango dira 150€ak. Erabaki hau zuek hartu duzue, hau da, [...]
No Comments » - Posted in Aurkezpena by kirolak07
Osteguna, Abendua 11th, 2008
ESKIATZERA IRTEERAK
Urtero bezala Mondragon Unibertsitateko kirol Zerbitzuak eskiatzera irteerak antolatu ditu. Ahalik eta oferta onena eskaintzen saiatzen gara eta gainera tokiak ez errepikatzen.
Joan zen ikasturtean asteburuetako irteerak Gourette eta Baqueira egin genituen eta Alpeetan berriz Serre Chevalier eski estaziora. Aurten berriz, asteburuetan St Lary eta Baqueirara joango gara eta Alpeetan Les 3 vallées eski estaziora.
Prezioen aldetik, asteburuetako irteerak 5-10€ [...]
No Comments » - Posted in Aurkezpena by kirolak07
Ostirala, Abendua 5th, 2008
2008/09 IKASTURTEKO ARGAZKI LEHIAKETA
Kirola edo jarduera fisikoa praktikatzean, gorputzak sentsazio ugari jasotzen dituela jakina da baina kulturalki, betidanik lotuago egon da esfortzu fisikoarekin sentsazio psikologikoarekin baino. Guk, kirolak gizakiarengan sortzen dituen sentsazioei emozionalki nola erantzuten dien islatu nahi dugu eta horretarako, aurtengo ikasturtean “Kirola eta emozioak” gaia aukeratu dugu argazki lehiaketarako.
http://www.mondragon.edu/kirolak/zer-egin-dezakegu/beste-batzuk web orrialdean izango duzu ikusgai aurten aurkeztu [...]
No Comments » - Posted in Aurkezpena by kirolak07
Ostirala, Azaroa 21st, 2008
BOZKATU LOGOTIPO LEHIAKETAN
Hiru urtean behin, MUko Kirol Zerbitzuari Euskadiko Unibertsitate Kiroleko Txapelketa antolatzea egokitzen zaio eta txapelketa honetan erabiliko duen logotipoa lehiaketara ateratzen du. Lehiaketara aurkeztu diren logotipo guztiak http://www.mondragon.edu/kirolak/zer-egin-dezakegu/beste-batzuk webgunean izango dituzu ikusgai eta blog honetan gehien gustatu zaizun logotipoari bozkatzeko aukera izango duzu. Horretarako klikatu testu honen izenburuan eta utzi bertan zure bozka.
Informazio gehiago edo [...]
121 Comments » - Posted in Aurkezpena by kirolak07
Astelehena, Azaroa 17th, 2008
GEPko 30 IKASLE INGURU EGON DIRA GASTEIZEKO BI-BULTZ KARTINGEAN
Ikasturte hasieratik, GEPko 3 mutil talde animatu dira Gasteizko Bi-Bultz kartingera joaten eta bertan lagunekin lehiatzeko aukera izan dute. Ikasleek bertan aritzeko Kirol Zerbitzutik laguntzak jasotzen dituzte, jarduera ezberdinak sustatzea Kirol Zerbitzuko helburutariko bat delako.
Egokia dirudizu jarduera ezberdinak sustatzea? Beste ekintzarik gustatzen zaizu?
No Comments » - Posted in Aurkezpena, GEP by kirolak07
Ostirala, Azaroa 14th, 2008
REAL MADRID vs REAL UNION
Azaroak 11, asteartea egun haundia izan zen Irundarrentzat. Real Union talde apalak, Real Madrid taldeerraldoia kanporatu baitzuen Errege Kopan.
Han izan ziren M.U.ko BIDASOAko 20 bat zaletu bufanda eta guzti beraien taldea animatuz.
Ea hurrengo kanporaketa noren aurka jokatu behar duen.
AUPA REAL UNION!!!
No Comments » - Posted in Aurkezpena, EZF by kirolak07
Ostirala, Azaroa 14th, 2008
EZFko BARNE TXAPELKETA MARTXAN
EZFko ETEOko barne txapelketak martxan dira jadanik. Txapelketak bi txandatan banatuko dira. Banakako zein bikoteko txapelketak lehen fase batean eta talde kiroleko txapelketak bigarren fase batean.
Aurten izango ditugun txapelketak honako hauek dira:
1. Banaka zein bikoteko txapelketak:
- Esku Pilota
- Pala
- Tenis
- Squash
- Frontenis
2. Talde kirol txapelketak
- Areto futbola
- Saskibaloia 3×3
No Comments » - Posted in Aurkezpena by kirolak07
Ostirala, Azaroa 14th, 2008
DATORREN ASTEAN LOGOTIPO LEHIAKETA HASIKO DA!
Hiru urtean behin Euskadiko unibertsitate arteko kirol txapelketa antolatzea tokatzen zaio Mondragon Unibertsitaeari eta txapelketa horretarako logotipo bat behar da. Arrazoi horregatik logotipo lehiaketa bat zabaltzea erabaki dugu datorren astean hasi eta abenduaren 12a bitartean, badakigulako irudimen handiko artista ugari zaudetela unibertsitate honetan. Irabazlea saritua izango da 150€rekin eta gainera txapelketak bere logotipoa eramango du. [...]
No Comments » - Posted in Aurkezpena by kirolak07
Asteartea, Azaroa 11th, 2008
“MI-TXINA”, HUHEZIko ARETO FUTBOL MUTILEN GARAILEAK
Mondragon Unibertsitateak Eskoriatzan duen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean (HUHEZI) jokatu den mutilen areto futbol txapelketan Mi-Txina taldea izan da 2008-2009 ikasturteko neguko barne txapelketako garailea. Aurten, hiru taldek hartu dute parte mutilen neguko txapelketa honetan eta gogor borrokatu behar izan dute garaipena lortzeko.
Honenbestean, Forum-en gastatzeko 30€ko bale bana emango die kirol zerbitzuak [...]
No Comments » - Posted in HUHEZI by kirolak07
Ostirala, Azaroa 7th, 2008
GOI ESKOLA POLITEKNIKAKO BARNE TXAPELKETAK 08/09
MU-ko fakultate handiena den Goi eskola politeknikoak aste honetan jarri ditu martxan barne txapelketak, eta urtero bezala lehia handia izango da bertan.
Nork eskuratuko du ordainsaria eta MU fakultate arteko txapelketan jokatzeko aukera?
Eman zure iritzia !