Ask 22 Urr 2008
UDA ETA GERO GORPUTZA MARTXAN JARRI!
Posted by kirolak07 under Aholkularitza
No Comments
Uda eta gero, gutako askok, gure egoera fisikoa berreskuratu edo hobetu nahi izaten dugu. Hau lortzeko, gure bizimoduan jarduera fisikoa ezartzen badugu, beste hobekuntzak ere lortuko ditugu:
× Norberarengan konfidantza handitu.
× Ongizate maila igo.
× Estress maila jeitsi.
× Pisua kontrolatu.
× Gihardura maila hobetu.
× Hezur eta giltzaduren egoera hobetu.
Onura garrantitsuak direla ikusita, Kirol Zerbitzuak aurrekoa lortzeko, hurrengo gomendioaok ematen dizkizue:
× Jarduera fisikoa lagunekin egin, horrela hobeto pasatuko duzue eta errezago izango da jarduera hori mantentzea.
× Suabe hasi, baliteke, eguneroko desplazamenduak oinez egitearekin hastea nahiko izatea. Kirola egiten ohituta bazaude, kontutan izan, udan egoera fisiko maila galtzen dela eta entrenamenduak egokitu behar direla.
× Egin behar denaren eta egiten denaren kontrola eraman, honek, planak betetzen lagunduko zaitu.
× Jarduera hastean, beroketa on bat egin, lesio arriskuak murrizteko.
× Ura egarria sentitu baino lehen edan.
× Kontutan hartu, perstona bakoitzak entrenamenduei era ezberdin batean erantzuten diola, beraz, kontuz beste pertsonen entranamenduak egitearekin ( idei orokorrak hartu daitezke, baina ezin dira maratoi munduko errekordunaren entrenamenduak bete).
× Azterketa mediku bat egin, hobe kirol azterketa medikua baldin bada.